Ba al zenekien Gabonetan Baztan-Bidasoa oparitu ahal duzula?

Oparitu bertakoa, oparitu kalitatea eta hurbiltasuna, oparitu Baztan-Bidasoa!

Urte berezia eta zaila izan da 2020, baina zailtasunak beti ikasketa dakar berarekin eta txarretik ere onena ateratzeko prest gaude.

Eguneroko joan etorrian ikusi ezinak egiten zitzaizkigun gauza aunitz agerian geratu zaizkigu CODID eta gero.  Konfinamenduak geldialdia egiteko balio izan digu. Gelditzeko eta aurrean dugunaz jabetzeko! Gaitz erdi!

Familiaz, lagunen garrantziaz eta hurbilekoen presentziaz ohartu gara!

Familian bizitzen ikasi dugu: gure seme-alabekin egoten, haiekin jolasten eta haiei merezi duten denbora eskaintzen. Horregatik, Gabon hauetan, esperientziak oparitzea proposatu nahi  dizugu. Abenturaz jositako esperientzia bat familian egiteko;  Bidasoko Bide berdean barna txangoa bizikletan; zaldi gainean paseo bat,… munduko oparirik garestiena erostea baino, beraiek nahiago dute zurekin egon!

Garai zail hauetan, bertako saltokien garrantziaz ohartu gara. Haiek bizia ematen diete gure herriei. Horregatik, Gabon hauetan, erosi herrian. Denda txikietan saltzaileak tratu pertsonalizatua eskaintzen dizute, gertutasuna, goxotasuna,…

Eta zer esan ostalaritzari buruz? Itxialdia bete betean harrapatu ditu ostalariak. Horregatik zure familiari edo bikotekideari otordu goxo bat oparitzea ere aukera bat da. Era honetan gastronomiaz gozatu bitartean, sektoreari laguntza keinua eginen diozu.

Egun pasa edo asteburu pasa etor zaitezke Baztan-Bidasora. Era guzietako alojamenduak ditugu: landetxeak, kanpinak, hotelak, hostalak, aterpetxeak,… (Ikusi aukera guztiak gure web orriaren hasieran dagoen erreserba zentralean).

Pertsonak gara eta pertsonekin egiten dugu lan eta hori da gehien gustatzen zaiguna. Garen bezala, gure etxera gonbidatu nahi zaitugu, gure inguruaz eta Naturaz gozatzera. Ba al dago ezer ederragorik? www.baztan-bidaosa.com helbidean hainbat aukera ikusiko dituzu gurean bisitatzeko eta gozatzeko. Eta laguntza behar izanez gero, deituiguzu lasai. Laguntzeko gaude eta!

Aurtengo Gabonetan ez izan zalantzarik, oparitu Natura, Landa Turismoa! Oparitu maitasuna eta hurbiltasuna! Oparitu gaitzazu!

 

 

Urte berri on!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude