Ehiza argazki lehiaketak badu irabazlea!

Concurso #comecaza

Ramon Garcia de Cortazar da #Comecaza 2021 argazki lehiaketaren irabazlea

Zorionak!

“Galeper entsalada epela eskabetxean” izeneko argazkia, Donamariako Benta jatetxean hartutakoa da epaimahaiak irabazle aukeratu duena. Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoen baitan VII. Argazki lehiaketa burutu da aurten. Guztira 25 argazki jaso ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak eta guztien artean, Ramon Garcia de Cortazarrek Donamariako Bentan ateratakoa aukeratu du epahimahaiak.

Saria…

Saria bi lagunentzako bazkari bat da. Aurtengo Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan gozatzeko saria, parte hartzen duen edozein jatetxean aukeran. Horrez gain, argazki irabazleak 2022ko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak ilustratuko ditu.

Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazkiak zabaltzeko eskubidea du. Argazkiak elkartearen hedapen-plataformetan erabili ahal izango dira, ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak eta elkartea bera sustatzeko.

Lerro hauen bidez, irabazlea zpriontzeaz gain, VII. Ehiza lehiaketan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bien bitartean, gogoratu Ehiza Jardunaldi Gastronomikoak azaroaren 30era arte luzatuko direla.

Kontsultatu HEMEN menuak eta…ON EGIN!!!