Ehiza eta udazkeneko produktuen IX. argazki lehiaketa

Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldietako IX. argazki lehiaketa 

Argazkilaritza eta sukaldaritza gustokoak badituzu, hauxe da zure lehiaketa. Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldi gastronomikoekin batera abian da Ehiza jardunaldien IX. argazki lehiaketa ere.

2023ko Ehiza jardunardunaldi gastronomikoetako pintxo edo menu bat dastatuko duen orok parte hartu dezake lehiaketa horretan.

Parte hartu nahi duzu?

Oinarriak 👇👇

  • Parte-hartzaileak: Baztan-Bidasoko Ehizari buruzko Jardunaldi gastronomikoetako jatetxeren batean menua / pintxoa dastatzen duen edonork parte hartu dezake.
  • Lehiaketara aurkeztutako argazkiek Ehiza jardunaldi gastronomikoetan parte hartzen duten jatetxeetan dastatutako plateren/ pintxoen irudiak izan behar dute: ehiza zein udazkeneko produktuak agertu daitezke.
  • Argazkiak posta elektroniko bidez bidali behar dira info@baztan-bidasoa.com helbidera 2023ko azaroaren 13a baino lehen. Mezu horretan honakoa jarri beharko da:
    1. Argazkia atera den jatetxearen izena
    2. Dastatutako plateraren/ pintxoaren izena
    3. Parte-hartzailearen telefono zenbakia eta e-posta

Zein da saria?

Lehiaketa 2023ko urriaren 16tik azaroaren 13ra izanen da ,eta azaroaren 14an, www.baztan-bidasoa.com webgunean, Facebooken eta Instagramen jakinaraziko da irabazlearen izena.

  • Saria: 2 pertsonendako otordua Ehiza jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxeren batean (aukeran). Saria, aurtengo edizioan agortu beharko da. Horrez gain, argazki irabazlea, 2024ko Baztan-Bidasoko Ehiza jardunaldi gastronomikoen irudia izanen da.
  • Argazkiak BAZTAN-BIDASOA TURISMO Elkartearen edozein zabaltze plataforman erabili ahal izango dira, lehiaketa nahiz elkartea bera sustatzeko.
  • BAZTAN-BIDASOA TURISMOA Elkarteak lehiaketan parte hatzen duten argazkiak euskarri informatiko nahiz elkartearen berezko sustapen edozein euskarritan erreproduzitzeko eskubidea gordetzen du, modu librean.