Taxia Aleman

“Taxi Aleman” zerbitzuak Baztan-Bidasoko herriak eta inguruko hiriak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu.  7 lagunendako tokia izanik, eta egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurri guztiak beteta, familiarekin zein lagunekin, egun pasa eramanen zaitu: Donostiara, Hondarribira, Iruñera, Gasteizera, Donibane Lohitzunera, Baionara, Biarritzera,… Helmuga zuk aukeratzen duzu eta taxiak harat eramanen zaitu. 4-8 ordu bitarteko disponibilitatea eskaintzen du. Garraio zerbitzua izanik, ez ditu gida turistiko lanak egiten. 

Horrez gain, mendizalea bazara eta eskualdea zeharkatzen duen GR edo mendi ibilbideren bat egiten ari bazara, Taxi Alemanek etapa bukatu duzun tokira joanen zaizu bila alojamendura eramateko, eta biharamunean, nahi izanez gero, etapa hasiko duzun tokira eramanen zaitu. 

Bizikletak garraiatzeko zerbitzua ere eskaintzen du. Hortaz, aproposa izan daiteke Bidasoko Bide Berdea bizikletaz egin ondotik itzulera kotxez egiteko.

KONTAKTUA