Hasi da atzera kontaketa!
Lizarietako Ituna berretsiko dute igandean, irailak 25, Sara eta Etxalarko alkateek
Nerbioak, prestaketak, postuen egokitzapena, sareak, palenoa… zer ari da gertatzen Etxalarren? Usategietako ehiza-denboraldia urriaren lehenean hasiko da. Atzerako kontaketa hasiko da!
Urriaren lehena baino lehen, Lizarieta gainean, Etxalar eta Sararen arteko mugan, Lizarietako Ituna berretsiko dute bi herrietako alkateek.
Igande honetan, irailak 25, izanen da ekitaldia. Etxalar eta Sarako alkateek Nafarroako Etxalarko Usategietan sare bizeko uso harrapaketa jarraipena ahalbidetzen duen Mugen Ituna berrituko dute. sare bidezko uso harrapaketa XIV. mendean ditu sustraiak. Gaur egun, Etxalarren bakarrik mantentzen eta baimentzen da, Iberiar Penintsulan bertze inon ez. Horregatik, sare bidezko uso-harrapaketa Interes Kulturaleko Ondasun izendatuta dago.
Usategietako tradizioaren besta
Lizarieta
10:00-13:00 Bertako ekoizleen merkatua
“Usoak Sarean” erakusketa Sarako Ondarearen eskutik
Usazaleen makila-egite arakustaldi partehartzailea
Haurrendako puzgarriak
10:30 Botaluze pilota partida
11:30 Usategietako makila (karrote) botatzeko munduko VII. txapelketa
Ondotik, nahi duenak makila botatzeko aukera
12:30 Lizarietako hitzarmenaren sinadura berrestea
13:00 Sarako dantzarien emanaldia
14:00 Aratxe-haragia bazkaltzeko. Lizarietako zelaian.
Arratsaldez, dantzaldia Joxe Angelekin
Gainera, esperientzia paregabea bizi nahi baduzu, Baztan-Bidasoa Turismoak aukera ematen dizu Nafarroako Etxalarko Usategiak bertatik-bertara ikusteko eta harrapaketa modalitate tradizional hau ezagutzeko, urrian eta azaroan usategietara egindako bisita gidatuen bidez. Halaber, ehiza-menu bikainak dastatu ahal izango dituzu Etxalarko Herriko Ostatuan, Baztan-Bidasoko Ehiza Jardunaldi Gastronomikoetan parte hartzen duen jatetxea baita Etxalarko Herriko Ostatua.