17 esperientzia prest ditugu zuri eskaintzeko!
Aurten inoiz baino bisita gidatu gehiago prestatu ditu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak zuretzat! 17 esperientzia guztira Baztan-Bidasoa sentitzeko!
JAITSI 2022ko bisita gidatuen eskuorria.
Bisita gidatuak
Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2022ko bisita gidatuen eskuorria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda.
Edizio berri honetan 17 esperientzia eskaintzen dira guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko. Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak, scape room, Bide Berdea bizikletaz egiteko aukera, oinezko mendi txangoak egitekoa,…
Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia. Eskuorri hau, eskuragarri duzu Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.
Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.
Antolatzailea: Baztan-Bidasoa Turismo Elkartea
Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du.