Pirineoen mendebaldean kokaturik, mendi-tontorrak itsasorantz makurtzen diren tokian, Baztan, Berrtizarana, Malerreka eta Bortzirietako bailarek bidaiariari belasoroetako berde iraunkorra, pagadi eta iraztegien kolore nabarra, hamaika lats eta errekatik isuritzen den uraren soinua, berdin kiwia nahiz palmera babesten dituen klima gozoa eskeintzen dizkiote.
Haran hauen barrena iragatea bere kultura gordetzen jakin izan duen jendearekin topatzea da, bere hizkuntza harro erakusten duena, bertako aintzinako kirolak praktikatzen segitzen duena, hain ugariak diren artisauek egiten dituzten eskulanak gogobetez agertzen dituena, anitza eta aberatsa den sukaldaritza besteei gozarazten dakiena.