Mendian itzulixka egiteak onura ugari ditu gorputza eta buruarentzat. Bazatoz? Naturan murgiltzea, basoak, errekak, zuhaitzak sentitzea...ba al dago zerbait ederragorik? Paseoa ematea, berez osasuntsua da, baina gainera konprobatu ahal izan da bihotzeko eritasunak prebenitzeko ere ona dela mendian ibiltzea. Bihotza aktibatu eta indartu egiten delako. Sorbaldarako ere onuragarria omen, motxilan...
Albisteak
OHAR GARRANTZITSUA!!!
Lan Gaua gibeleratu egin da! Azaroak 9rako, larunbaterako antolatuta geneukan “Lan Gaua” mendi ibilaldia gibeleratzea erabaki du Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak. Euria barra-barra ari du eta datozen egunetarako iragarpenak ez du hobekuntzarik aurreikusten, hartara, “Lan Gaua” abenduaren 14ra gibeleratzea erabaki da. Barkatu eragozpenak.
Zugarramurdi, magiaz beteriko herria
Sorginkeriaz, historiaz eta kondairaz zipristindutako helmuga da Zugarramurdi Urtetik urtera milaka bisitari hartzen ditu Zugarramurdiko herriak. Sorginkeria istorioak eta kondairak erakarrita, gertuko eta urruneko jendea hurbiltzen da Xaretako herria ezagutzera. Uda sasoirik jendetsuena bada ere, urtaro guziek badute beren xarma, eta zer erranik ez udazkena! Urria, bere egun eguzkitsu eta...
LAN GAUA 2019, kontrabandistak omentzeko mendi ibilaldia
LAN GAUA, "kontrabandisten" ibilaldi gidatua Abenduaren 14an da hitzordua 2019ko Lan Gaua prest du Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak. Hasiera batean azaroaren 9an egitekoa zen ibilaldia, eguraldi txarra medio, gibeleratu behar izan zen. Abenduan, ilargi betearekin bat eginez, abenduaren 14an eginen da Lan Gaua. Aurtengoan Elizondon (Baztanen) eginen dugu ibilaldia ilargiaren argipean...
Zorionak Donamaria’ko!
Donamaria'ko Benta jatetxeak Bib Gourmand Michelin izena berretsi du hirugarren urtez Donamaria'ko Benta jatetxeak (Donamaría, Malerreka, Nafarroavarra) Bib Gourmand Michelin jatetxeen zerrendan egoteko meritua jaso du hirugarren urtez jarraian. Zerrenda honetan, goi mailako sukaldaritza preziorik onenean eskaintzen duten jatetxeak daude soilik. Goi mailako sukaldaritza eginez, lehendabiziko, bigarren platera eta postrea 35€an...
Baztango hegaztiak ezagutzen
Badakizu ze hegazti bizi diren Baztanen? Badakizu zeintzuk diren hegoalderako bidaietan gure eskualdeko zerutik igarotzen direnak? Baztango ehiza eta arrantza elkarteko kideak, gaiari buruz dagoen ezagutza faltarekin kezkaturik, hegaztiak ezagutzeko jardunaldiak antolatu dituzte. Helburua, Baztanen bizi diren edo Baztandik pasatzen diren hegaztiak jendeari ezagutaraztea eta balorean jartzea. Edonork parte hartu...